







HASIERA sakatzean
agertzen dira jokoko lehen kartak.
Eta martxan jartzen da ordularia: hitzak osatzen hasteko unea da.
Kartak erantzun-laukietara arrastatu behar dira,
edo haien gainean klik bikoitza egin, bestela.
ADOS botoia
sakatu behar da ‘sartu’ gisa.
Joko bat
amaitzean HASIERA sakatzen baduzu,
beste joko bat sortzen da (partida beraren barnean).
IRTEN sakatuta, partida amaitu eta menura bueltatzen da.
Hitza egokia bada,
onartu eta puntuak emango dizkizu ordenagailuak.
Zuzena ez bada,lehengo tokira bidaliko ditu kartak.
Multzoaren
gainean klik egitean karta berriak agertuko dira.Hondarren pilan geldituko
dira erabili ez diren letrak.

Ezkerreko kontagailuan,
jokoaren puntuak ikusten dira,
eta eskuinekoan, partidan pilatutako puntuak.