Euskara

hautatu hizkuntzak

joko-egilea

 

Bigarren disko honetako hitz-jokoek
ordenagailuko ohiko karta-jokoen
antza dute, hein batean.

Joko hauei ‘bakar-joko’ esaten zaien arren,
gehiago gozatzen da taldean eta besteen laguntzarekin
jokatzen denean.

Baina jokalari bakoitzak bere aldetik puntuatzen duen
joko lehiakor ere bihur daitezke.

Laurogei kartako karta-sorta dugu.
Karta bakoitzak letra bat erakusten du.
Karta-sorta ez da ausaz eratu.
Letra bakoitzak karta gutxiago edo gehiago izango ditu,
hiztegian duen presentziaren arabera.
Bokalen eta kontsonanteen arteko konbinazioa ere
lexikoan duten proportzioaren araberakoa da.

Joko bakoitzak bere arauak ditu,
baina hitzak osatu behar dira joko guztietan.

Letra guztiak hitz bihurtzean amaitzen dira jokoak,
salbuespenak salbuespen.
Ohiko bakar-jokoetan bezala,
litekeena da ez beti ez lortzea erabateko arrakasta.
 

 

ONGI ETORRI TELELETRAKAKO WEB ORRIRA! CD 2